Hasi da Venezuelako Batzar Konstituziogilea lehen urratsa egiten. Hasiera baten lanerako epea urtebetekoa izango zuela iragarri bazen ere, gaur aho batez bi urterako agintaldia onartu dute. Ez da hori izan, hala ere, hartutako erabaki bakarra. Izan ere, Luis Ortega fiskal nagusia kargugabetzea ere onartu dute. Nicolas Maduro presidenteak iragarria zuen Batzarrak Fiskaltzaren aurka egingo zuela "beharrezkoa bazen". Oposizioaren aldeko izatea eta salatutako hilketak ez ikertzea leporatzen diote Fiskaltzari.
Bestalde, nazioarteak jarraitzen du Caracasen aurkako neurriak hartzen. Mercosur izan da AEBek hartutako bidea jarraitzen azkena. Sao Paulon egindako bileran hartu dute Venezuela erakundetik kanporatzeko erabakia, hark "demokrazia berriz ezarri arte".