Bielorrusiako bozetan parte ez hartzeko deia egin dute sei alderdik

Parlamenturako kideak hautatuko dituzte gaur; oposizioaren ustez, «hauteskundeak ez dira garbiak eta bidezkoak»

Erredakzioa
2012ko irailaren 23a
00:00
Entzun
«Bielorrusiako hauteskundeak ez dira garbiak eta bidezkoak. Diputatuak ez ditu herriak aukeratzen, Lukaxenkok baizik». Hala adierazi du Anatoli Lebedko AlderdiZibiko Batuko buruak. Hori dela eta, Bielorrusian gaur egingo diren parlamenturako bozetan ez parte hartzeko deia egin dute oposizioko sei alderdik. Beren hautagaitzak erretirarazi, eta Aleksander Lukaxenko herrialdeko presidentearen aurkako kanpaina bat abiarazi du oposizioak, Lukaxenko gabeko hauteskunde garbiak leloarekin. Oposizioaren esanetan, krisi politiko eta ekonomiko bat ez ezik, hauteskunde krisi bat ere badago Bielorrusian.

Lukaxenkok hemezortzi urte daramatza agintean, eta oposizioko sei alderdi horiek oraingoan ere ez dute itxaropenik parlamentura iristeko. Oraindik, gogoan dituzte 2010eko presidentetzarako hauteskundeak. Lukaxenkoren alderdiak botoen %80 lortu zituen, eta bigarren alderdia oso urrun gelditu zen, botoen %6 eskuratuta. Gainontzeko alderdi guztiek botoen %3 baino gutxiago lortu zituen. Emaitzak kaleratu ondoren egindako protestetan ehunka lagun atxilotu zituen Poliziak. Horien artean, presidentetzarako bederatzi hautagaietatik zazpi zeuden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.