Bielorrusian zentral nuklear bat eraikitzea onartu dute
Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidenteak zentral nuklear bat eraikitzeko dekretua sinatu izana polemika piztu du. Txernobilgo zentraletik 25 kilometrora dago muga eta herrialdearen %23 kutsatu zen istripu nuklearraren eraginez; 1,7 milioi lagunek pairatzen dituzte egun isuri toxikoaren ondorioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu