Kataluniako diada

Bigarren Diada-aldi baten abiapuntua

Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak bideo-analisia egin du ANCk Diadan antolatutako manifestazio jendetsutik.

martxelo otamendi
2021eko irailaren 11
18:35
Entzun

«Kataluniako independentziazaleek gogo handia zuten kalera itzultzeko, el carrer, hori delako haien inguru naturala. Horrela izan da azken urteetan; prozesu independentziazalea hasi zenetik kalea izan baita indar erakustaldia egiteko gunea, eta hori bilatu du ANCk honetan ere.

Bazeramaten denbora pixka bat manifestazio handirik egin gabe. Batetik ez zuen laguntzen alderdi independentisten arteko giro txarrak, eta COVIDak ere eragin handiak izan du, COVIDa gogor jotzen ari zenean oso zaila zelako kezkatzea pankartez edo elastikoez.

Segur aski gaur antolatzaileek espero zutena baino jende gehiago bildu da, ez da bildu garai batean biltzen zen adinako jendetza, giroa ez zegoelako horretarako, lehen eman ditudan bi arrazoiengatik. Baina garbi dagoena da mezua gaur oso indartsua izan dela. Alde batetik: gaur berriro jarri gara martxan. Bigarren Diada aldi baten hasiera izan daiteke hau. Mezu garbia Espainiako Gobernuari; martxan segitzen dugu eta borrokan segitzen dugu. Hori da ANCk eman nahi duen mezua, eta gaur Omniumek goizeko ekitaldian ere eman duena, hori garbi dago. Eta beste aldetik, beste mezu bat, batasun mezu bat, beti izan dena independentziazaleen ikur bat, eta batasun mezu hori bidaltzen zaie Kataluniako alderdi politiko nagusiei, Esquerra-ri eta bai Junts-i. Kaleko herritarren egoera, eta lan giroa eta batasun giroa askoz hobea da alderdi politikoetako egituretan dagoena baino, eta jendearen eskaera argia da, batasuna itzuli behar da, batasuna delako modu bakarra helburuak lortzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.