Uruguai

Bigarren itzulia egingo dute Uruguain, ezkerrari eutsi edo ez erabakitzeko

Eskuinak azken urteetako babesik handiena lortu zuen atzoko bozetan, eta garaile atera daiteke.

Daniel Martinez, atzo, emaitzen berri jakin ostean. RAUL MARTINEZ, EFE
2019ko urriaren 28a
10:33
Entzun

Azaroan egingo dute bigarren itzulia Uruguain, eta eskuinak aukera du azken 15 urteetako joera aldatu eta boterera iristeko. Botoen %84 zenbatuta, Frente Amplio (FA) ezkerreko alderdia izan da garaile (%39,95) lehen itzulian, baina eskuina inoiz baino gertuago du, PN alderdiak %30,2ren babesa lortu baitu.

2005etik dago boterean FA, eta Daniel Martinez hautagaia babestu eta orain arteko joerari eutsi, edo Luis Lacalle Pou eskuindarra babestu eta joera haustearen artean erabaki beharko dute herritarrek.

Eskuinekoa eta zentro eskuinekoak ziren atzoko bozetarako beste bi hautagaiak —Partido Colorado eta Cabildo Abierto—, eta haien botoak Lacalle Pouk lortutakoei batuta, Martinezi gailentzeko adina batzen dituzte. Bigarren itzulian botoa Lacalle Pouri emateko eskatu dute bi alderdiek. Nolanahi ere, ikusteko daude herritarren joerak.

PNko hautagaiak FAri aurre egiteko moduko gehiengoa batu nahi duela esan du emaitzen berri jakin ostean, eta gobernu koloretsua osatu nahi duela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.