PAD Demokraziaren Aldeko Herriaren Aliantza oposizioko alderdiak gaur iragarri du bihartik desblokatu egingo dituztela Bangkok hiriburuko bi aireportuak -Suvarnabhumi eta Don Muang-. Sondhi Limthongkhul PADeko buruak eman du albistea eta bere jarraitzaileei agindu die "oraingoz, behintzat" uzteko libre azpiegitura haiek.
Oposizioak Bangkokeko bi aireportuak hartu zituenetik ehunka milaka turista herrialdetik ezin aterata egon dira azken egunetan. Atzo, ordea, Thailandiako Gobernuaren eta oposizioaren artean hitzartutako akordioari esker, milaka atzerritarrek euren hegaldiak hartu ahal izan zituzten. Poliziak inguratuta izan ditu manifestariak, baina ez du indarrez husteko agindurik jaso. Suvarnabhumi aireportutik 88 hegazkini ateratzen utzi zieten atzo manifestariek.
Azkeneko astean indartu egin da Thailandian 2006tik pairatzen duten krisi politikoa. Aireportuak hartu zituztenetik, baina, Gobernua kezkatzen hasia da horrek herrialdeko ekonomian izango duen eragina dela-eta. Thailandiako diru iturri nagusia da turismoa, eta Bangkok atzerritar gehienak jasotzen dituen hiriburua. Aireportuen blokeoak milaka turistei eragin dizkie kalteak, eta Gobernua ez da gai izan krisia gainditu eta okupazioa amaitzeko. Turismoak behera egiten badu, Gobernuak esan du milioi bat lagunek euren lanpostuak galduko dituztela.
Thailandia
Bihar desblokatuko dituzte Bangkok-eko aireportuak, oposizioak erabakita
Manifestariek bi aireportuak hartu zituenetik ehunka milaka turista herrialdetik ezin aterata egon dira azkeneko egunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu