mundua

Bihartik aurrera errazagoa izango da AEBetatik Kubara bidaiatzea

Ez da beharrezkoa izango aurretik baimena eskatzea dozena bat argudioren kasuetan.

2015eko urtarrilaren 15a
11:06
Entzun

Urte asko ziren AEBek Kubarako bidaiak oztopatzen zituztenetik. Orain dela aste batzuk agindutakoa betez, ordea, Barack Obamak arindu egin ditu hamarkadatan izan diren oztopoak. Araudia aldatu dute AEBek, eta bihartik aurrera dozena bat argudioren kasuetan ez da beharrezkoa izango aurretik Kubara bidaiatzeko baimena eskatzea. 

Gainera, bidaiariek kreditu txartelak erabili eta dirua gastatu ahal izango dute eragozpenik gabe, eta Kubatik AEBetara 400 dolar arteko balioa duten oroigarriak eraman ahal izango dituzte, The New York Times egunkariak jaso duenez; kopuru horren barruan, 100 dolar arte eraman ahal izango dute edari alkoholdunetan eta tabakoan.

AEBetako herritarrek Kubara bidal dezaketen diru kopurua ere handitu dute. Orain arte, hiru hilabetean behin 500 dolar soilik bidal zitzaketen; bihartik aurrera, ordea, 2.000 dolar arte bidali ahal izango dute. "Horrek aldaketa positiboa ekarriko du kubatarrentzat", esan du Jacob J. Lew AEBetako Altxor idazkariak. "Hazkunde ekonomikorako aukera izugarria du Kubak", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.