Irudia. Egipto

BIKTIMEN AHOTSA ENTZUTEKO TXANDA

2012ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren aurkako epaiketan, iragan urte hasierako matxinadako errepresioaren biktimen txanda izan zen atzo. Haien abokatuek frogak aurkeztu zituzten, Mubarakek manifestarien hilketak agindu zituela erakusteko xedez. Bertzeak bertze, Mubaraki egotzi diote poliziei armak anbulantzietan eramateko agindu izana, lehenbailehen jaso zitzaten manifestariei tiro egiteko. Irudian, Mubaraken aurkako manifestari bat urkatzeko soka bat eta balantza bat —Justiziaren ikurra— erakusten, atzo, epaiketa egiten ari den Polizia Akademiaren kanpoaldean, Kairon. Gaur jarraituko du prozesuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.