Aung San Suu Kyi Myanmargo oposizioko burua Thein Sein presidentearekin bildu da lehen aldiz. Bakearen Nobel saria du 66 urteko emakumeak, eta azken hamabost urteak espetxean igaro ditu; azaroan utzi zuten aske, hauteskundeak egin ondoren.
Thein Seinek, berriz, martxoan hartu zuen presidente kargua; erregimen militarraren mende dago Myanmar. Thein Sein ere armadako goi kargudunetako bat izana da, baina oraingo gobernuko kide moderatuenetakoa da, eta oposizioarekin harreman ona izateko aurrerapausoak ematen ari da.
Pertsonaia. San Suu Kyi
Bilera presidentearekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu