independentzia

Biltzar Nazional Katalana sortu dute, bi urtera independentzia erreferenduma izateko helburuarekin

Gizarte mugimendu zeharkakoa da, ez alderdikoia. Zazpi mila lagun inguruk hartu dute parte Bartzelonako batzarrean.

2012ko martxoaren 10a
22:52
Entzun

Biltzar Nazional Katalana sortu dute gaur Bartzelonan, 2014an independentziari buruzko erreferenduma egin dadin sustatzeko. Gizarte mugimendu zeharkakoa dela esan dute, ez dela alderkikoia izango eta ez duela hauteskundeetan parte hartuko —emendakin batek hori proposatu du—. Oinarri horiek direla eta, Ferran Requejo biltzarraren sustatzaileetakoak adierazi du alderdiek biltzarra ezingo dutela erabili. 

Palau Sant Jordin batzarra egin dute zazpi mila lagun inguruk, eta han izan dira, besteak beste, Pere Macias (CDC), Josep Rull (CDC), Josep Maria Vila d'Abadal (UDC), Oriol Junqueras (ERC) Alfons Lopez Tena (Solidaritat), CUPeko ordezkariak, ICVkoak, Muriel Casals (Omnium Culturaleko presidentea) eta Josep Maria Alvarez (Kataluniako UGTko idazkari nagusia).

2009ko irailean Kataluniako udalak independentziari buruzko galdeketak egiten hasi ziren, eta bide horri segituko dio  Biltzar Nazional Katalanak. Oraingoz, baina, ez du pauso zehatzik aurkeztu. Kataluniako Legebiltzarra kontsultei buruzko legea ari da egiten, eta hori baliatu nahi du biltzarrak.

Irailaren 11n, Diadaren egunean, independentziaren aldeko manifestazio bat egingo dute Bartzelonan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.