Osama Bin Laden Al Kaedako buruak Irakeko eta Afganistango gerrak bukatzeko eskatu dio, bideo baten bidez, Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko presidenteari. Webgune batean zintzilikatu dute ustez Bin Ladenena den mezua -Ameriketako herriari adierazpena izenburuarekin-, hamar minutukoa.
Halaber, Palestinako auzian AEBek Israel babesten dutela salatu du Al Kaedako buruzagiak. "Bada garaia israeldar neokontserbadoreen ideologia terroristatik aldentzeko", esan die estatubatuarrei.
munDUA
Bin Ladenek Irakeko eta Afganistango gerrak bukatzeko eskatu dio Obamari
Al Kaedako buruaren mezua zintzilikatu dute webgune batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu