Bin Ladenen sendia Saudi Arabiara deserritu dute
ISLAMABAD. Pakistango Gobernuak Osama bin Ladenen familiako hamalau lagun Saudi Arabiara deserritu ditu, «Justiziaren aginduak betez». Al-Qaedako buru ohiaren hiru alargunei 45 eguneko espetxe zigorra ezarri zieten Pakistanera legez kanpo sartzeagatik, eta hamar egunez egon dira preso. Iaz hil zuten AEBetako soldaduek Bin Laden, maiatzaren 2an, Abbottabaden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu