Bioetanola sustatzeko akordioa aurkeztu dute Lulak eta Bushek

Petrolioarekiko menpekotasuna gainditzeko gakoa izango dela diote bi agintariek

Erredakzioa
2007ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
George Bushek eta Luiz Inacio Lula da Silvakbioetanolaren ekoizpena sustatzeko kooperazio akordioa aurkeztu zuten atzo. Erregai gisa erabil daitekeen alkohola da etanola, eta hainbat landaretako --erremolatxa, artoa, azukre kainabera-- azukreakhartzitutalor daitekeenez, petrolioaren alternatiba izan daitekeela diote hainbat adituk. Halaxe defendatu zuten atzo bi buruzagiek. Lulak ingurumenarentzat erabaki egokia izango dela nabarmendu zuen, «isuri kutsatzaileak» gutxitzen lagunduko duela. Bushek, berriz, ituna AEBen «interes ekonomikoen» aldekoa izango dela.

Akordioa, bi herrialdeen izenean. AEBetako Estatu idazkari Condoleezza Ricek eta Brasilgo Atzerri ministro Celso Amorimek izenpetu zuten.Hitzarmenaren bidez , bioetanola garatzeko laguntza teknologikoa trukatuko dute.



KRITIKAK.Ituna izenpetzeko asmoa ezaguna zen, eta, egunotan Brasilen protestak egin dira, bioetanolaren aldeko hautua egiteak ekar ditzakeen arriskuak agerian uzteko. Bioetanola sortzeko landareen ekoizpenaren alde egiten bada, elikadurarako erabiltzen diren hainbat uzta urritu egin daitezkeela azaldu dute, eta, halaber, nekazaritzarako landa zabalen premiak basoen soiltzea areagotu dezakeela.

Lehendik ere hainbat adituk sarri egin izan dituzte ohartarazpen horiek. Landareetatik etanola lortzeko prozesuan, gainera, energia asko xahutzen dela azaltzen dute, eta gehiago xahutzen dela agian, aurreztu baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.