Bitartekaritza taldea eratzea proposatu du Venezuelak

2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Muammar Gaddafiren erregimenaren eta Libiako oposizioaren arteko gatazkan nazioarteko bitartekaritza batzordea eratzea proposatu du Venezuelako presidente Hugo Chavezek. Caracasen arabera, Gaddafi proposamena aztertzen ari da; Al Jazeerak dio, berriz, koronelak onartu egin duela. Gaddafiren seme Seif el Islamek, ordea, Sky News kateari emandako elkarrizketan adierazi du «deus» ez dakiela proposamenari buruz, eta nazioarteko bitartekaritza oro errefusatu du. Oposizioaren Batzar Nazionaleko buru Mustafa Abdel Jalilek ere erran du ez duela jaso eskaintza, eta uko egin dio Gaddafirekin elkarrizketan hasteari. Proposamena «aztertzen» ari da Liga Arabiarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.