Hala ere, epaimahaiak uste du Kulaiev terrorismo, hilketa, hilketa saio eta bahiketa delituen egile dela. Epaia entzutean "asmatutako ipuina" dela aldarrikatu du txetxeniarrak.
Bahitzaile talde batek 2004ko irailean indarrez hartu zuen Beslango eskola, eta segurtasun indarrak barrura bortizki sartu ostean, 331 lagun hil ziren, haietatik 186 umeak. Gerrillariek ikasturte hasieran hasi zuten bahiketa, ikasleak, gurasoak eta irakasleak, orotara 1.128 pertsona atxikita. Bahituak askatzearen truke Errusiako Armadak Txetxeniaren aurkako gerra bukatzea eta Kremlinek Txetxeniaren independentzia ofizialki ezagutzea ziren ekintzaileen eskakizun nagusiak.
Agintarien arabera, Kulaiev ezik gainerako gerrillari guztiak asaltoan hil ziren. Kulaievek inor hil izana ukatu du, eta zenbait erakunderen arabera, turkoburutzat hartu dute 24 urteko gaztea.
Mundua
Bizi arteko espetxera zigortu dute Beslango bahiketagatik epaitu duten pertsona bakarra
Ipar Osetiako Auzitegi Gorenak bizi arteko espetxe zigorra ezarri dio Nurpashi Kulaiev txetxeniarrari, Beslango eskolako bahiketagatik akusatutako pertsona bakarrari. Egozten zizkioten kargu guztietan errudun jo zuen epaimahaiak, eta, esan bezala, bizi arteko espetxe zigorra ezarri dio orain Auzitegiak. Gainerako bahitzaile guztiak Errusiako Segurtasun Indarrek eskola indarrez hartzerakoan hil zirela iritzita, Kulaiev da epaitu duten pertsona bakarra. Errugabea dela aldarrikatu du behin eta berriz 24 urteko gazteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu