Argentinako azken diktadura militarrean (1976-1983) Buenos Airesko probintziako Poliziaren kapilau izan zen Christian Von Wernich apaiz katolikoari bizi bitzarteko kartzela zigorra ezarri diote, diktadura garaian "gizatearia iraintzen duten delituak" egin zituela iritzita.
Zehazki, bi hilketatan, 31 tortura kasutan eta legez kontrako 42 atxikitzetan partehartzea egotzi diote 68 urteko abadeari. Giza eskubideen aldeko elkarteek, besteak beste, Maiatzeko Plazako Amek, pozarren hartu dute tribunalaren erabakia.
Diktadurako delituengatik apaiz katoliko bat zigortzen duten lehen aldia da.
Mundua
Bizi bitarteko espetxera zigortu dute apaiz katoliko bat, Argentinako diktadurako delituengatik
Christian Von Wernich Buenos Airesko probintziako Poliziaren kapilaua izan zen, eta zazpi hilketatan eta 31 tortura kasutan parte hartzea egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu