Ekialde Hurbila

Bizi osorako kartzela udan hiru gazte judu bahitu eta hiltzeaz akusatutako palestinarrarentzat

16 eta 19 urte arteko hiru gazteen bahiketa aitzakiatzat hartuta, Israelek Gazaren aurkako 50 eguneko erasoaldia hasi zuen.

2015eko urtarrilaren 6a
14:37
Entzun

Hussam Hassan Kawasme da bahiketaz eta hilketaz akusatutako hiru gazteetatik bizirik dagoen bakarra. Beste biak, Amer Abu Eisha eta Marwan Kawasme, tiroz hil zituzten joan den irailean Zisjordanian egindako operazio batean.

Bizi osorako hiru kartzela zigorrez gain, 63.000 dolarreko kalte-ordaina ematera ere zigortu zuten Kawasme. "Akusatua krimenik lazgarrienagatik zigortua izan da, euren familiengana zihoazen hiru gazteren hilketa", gaitzetsi du epaileak.

Ekainaren 12ko bahiketak ondorio lazgarriak izan zituen, ez bakarrik hiru juduen senide eta lagunentzat, baita Gazako herritarrentzat ere. Izan ere, gazteak bizirk edo hilik zeuden jakin aurretik eta bahiketaren erantzukizuna Hamasi egotzi ostean, erasoaldia hasi zuen Israelek eskualdean —50 egun iraun zuen—. Bonbardaketetan 2.200 palestinar hil ziren, gehienak zibilak. Hura amaitu eta hiru astera agertu ziren gorpuak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.