MunDUA

Biziarteko kartzela zigorra jarri diote Bagosorari, Ruandako 800.000 hilketen erantzulea dela leporatuta

1994ko "genozidioan" hango Gobernuko Defentsa Ministerioko zuzendaria izan zen hura.

2008ko abenduaren 18a
18:04
Entzun
Ruandarako Nazioarteko Auzitegiak biziarteko espetxe zigorra jarri dio gaur Theoneste Bagosorari, Ruandan 1994an izandako "genozidioko" erantzule nagusia delakoan. Hango Gobernuko Defentsa Ministerioko zuzendaria izan zen Bagosora orduan. 800.000 pasa lagun hil zituzten urte hartan han.

"Humanitatearen kontrako krimenen eta gerra krimenen errudun da", dio Ruandarako Nazioarteko Auzitegiaren epaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.