Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroa Iraken da, aurrez iragarri gabe egin duen bisita ofizialean. Bagdadeko nazioarteko aireportuan lurrartu du Blairren hegazkinak, eta ErresumaBatuko Armadak Iraken ditiuen buruzagi eta kideak agurtu ditu lehendabizi. Ondoren, Irakeko Gobernuko buruekin batzartu da, besteak beste, Jalal Talibani presidentearekin eta Nuri Al Maliki lehen ministroarekin. Irakeko gatazkari zein irtenbide eman aztertu dute, eta, bereziki, segurtasunaren inguruan aritu dira. Hain zuzen ere, Blair bera han zen bitartean morteroekin egindako eraso bat izan da Bagdadeko eremu beredean; hau da, Irakeko Gobernuaren egoitzak eta atzerriko ordezkaritzak biltzen dituen gunean, ustez Irakeko lekurik seguruenean.
Hamar urtez agintean egon ondoren, ekainaren 27an utziko du lehen ministro kargua Blairrek, eta, beraz, agur kutsua du gaurko bisitak. Blair izan zen Irakeko gerraren bultzatzaile nagusietako bat.
Mundua
Blair ezustean Iraken, agurraren bezperetan
Jalal Talibani presidentearekin eta Nuri Al Maliki lehen ministroarekin batzartu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu