Erresuma Batua

Blairren ordezkoa izateko hautagaitza aurkeztu du Brownek

Gaur egun, Erresuma Batuko Gobernuaren Ekonomia ministroa da. Blairrek ekainaren 27an utziko du lehen ministro kargua, eta Brown babestuko duela esan du.

2007ko maiatzaren 11
13:11
Entzun
Gordon Brown Erresuma Batuko Gobernuaren Ekonomia ministroak lehen ministro karguan Tony Blairren ordezkoa izateko hautagaitza aurkeztu berri du. Oraingoz, Alderdi Laboristan aurkeztu den hautagai bakarra da. Hautagai izateko 45 diputaturen sinadurak behar dira.

Blairrek ekainaren 27an utziko du kargu hori -hamar urtean egon da- eta Alderdi Laboristak zazpi asteko epea dauka alderdiko buruzagia hautatzeko. Ondoren, agintari hori litzateke Erresuma Batuko lehen ministroa.

"Ideia berriak, ikuspegia eta esperientzia" dituela adierazi du Brownek, eta beretzat "ohorerik handiena" litzateke lehen ministro bihurtzea. 56 urte dauzka.

Blairrek berak Brown babestuko duela esan du. "Oso gustura emango diot nire babes osoa Browni Alderdi Laboristaren lider eta lehen ministro izateko", adierazi du Londresen, Yalal Talabani Irakeko presidentearekin bildu ostean. "Nik uste Brownek betetzen dituela ezaugarriak. Aparteko talentua dauka". Haren ustez, Erresuma Batuak izan duen Ekonomia ministrorik onena izan da Brown, "eta lehen ministro izateko esperientzia dauka".

Jendaurrean lehen aldiz azaldu da Blair gaur Brownen alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.