Madrilen hil da Blas Piñar Espainiako ultraeskuinaren buruzagi historikoa, 95 urte zituela. Francisco Franco diktadorearen aldeko omenaldietara joan izan da hainbat urtez, eta beti defendatu du 1936ko uztaileko altxamendua. Gaztetan sartu zen mugimendu katolikoetan, eta esparru erlijiosotik politikora egin zuen jauzi.
Espainiako Gorteetako prokuradore izan zen, Francok zuzenean izendatuta. Haren heriotzaren ostean ere, erregimen diktatorialaren alde egin izan zuen. Fueraza Nueva argitaletxea sortu zuen diktaduraren urteetan, eta 1976ko Erreforma Politikoaren Espainiako Legearen kontra bozkatu zuen; hala ere, 1976an bertan osatu zen Fuerza Nueva alderdi politiko gisa.
1979an, Espainiako Konstituzioa indarrean zegoela, diputatu aukeratu zuten, eta, kargu horretan zela, autonomia estatutu guztien kontrako botoa eman zuen.