Blokeoagatik, 2020an ezingo da Gazan bizi

Baliabide naturalen eta azpiegituren gabeziak populazioaren hazkundeari eustea zaildu du, NBEren ustez

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du 2020. urtean ez dela Gazan bizitzerik izango, Israelen blokeoak lurraldeko baliabideak xahutzea eta azpiegitura falta eragin duelako. Egun, 1,6 milioi lagun bizi dira Gazan, eta, populazioa goraka doanez, zortzi urte barru 2,1 milioi lagun izango direla aurreikusi dute. Baina oraingo osasun urritasunaren eta energia zein baliabide eskasiaren ondorioz, NBEk uste du herrialdeak ezingo diola hazkundeari eutsi.

NBEk iragarri du 2020rako 400 ikastetxe eta 1.000 sendagile gehiago beharko liratekeela. Eta ekonomiak gorakada izan badu ere, adituek ez dute aurreikusigarapenerako zantzurik.Etxebizitza falta eta edateko uraren gabezia dira arazorik larrienak NBEren arabera, eta gaur egungo azpiegiturak %60 handitzeko eskatu du erakundeak

2007an Hamasek Gazako Gobernua eskuratu zuenean, Israelek indartu egin zuen, hain zuzen, Gazako blokeoa Hamasen «arma hornikuntza» saihesteko «ezinbestekoa» zela argudiatuta. NBEren giza koordinatzaile Maxwell Gaylardek adierazi du Gazak segurtasuna eta bakea lortu behar dituela lehenik, ondoren herritarren ongizatea bermatu ahal izateko, eta, horretarako,ezinbestekotzat jo du Israelen blokeoa «lehenbailehen» amaitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.