GALIZIA

BNG eta PSdeGk Xunta osatzeko negoziaziazioakhasi dituzte

AGENTZIAK
SANTIAGO
2005eko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Hilaren 19ko Galiziako Legebiltzarrerako bozen ondoren, PSdeG eta BNG alderdietako ordezkariak Gobernua osatzeko nagoziatzen hasi dira. Bi alderdi horietako buruak, Emilio Perez Touriño sozialistak eta Anxo Quintana abertzaleak, negoziazio hauen pisua eramango duten bi batzorde eratzeko erabakia hartu zuten.

Atzo egin zuten lehen bilera, Santiagoko Porto do Camiño hotelean. PSdeGko idazkari Ricardo Varela eta Jose Luis Mendez Romeu eta Dolores Villarino diputatuak eta BNGko exekutibako koordinatzaile Francisco Jorquera, Anxela Gugallo bozeramailea eta Carlos Aymerich diputatua bildu ziren bertan. Xuntak lehendakariorde bakarra izango du: Anxo Quintana. BNGko Varela eta Bugallo ados daude aukera hau ez dela geldialdi bat izango esatean. Quintanaren lehendakariodetza alderdi biko gobernua irudikatu eta eraginkorra izateko modu bat izango dela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.