Boli Kostako istiluetan 247 lagun hil dira orain arte, NBEren arabera

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
NBE Nazio Batuen Erakundearen azken datuen arabera, Boli Kostako hauteskundeen ondorengo indarkeria giroan hildakoak 247 dira oraingoz. «Iragan astean baino 37 hildako gehiago daude, eta 49 lagun daude galduta», adierazi du NBEko Giza Eskubideen goi mandatariaren bozeramaile Rupert Colvillek.

EB Europako Batasunak, berriz, Laurent Gbagbo jarduneko presidentearen eta haren 84 laguntzaileren aurkako zigor neurri gehiago onartu ditu. Ondasunak blokeatuko dizkie, bertzeak bertze. Iragan azaroaren 28ko bozetan, nazioarteak Alassane Ouattara oposizioko kidea onartu zuen irabazletzat, baina Gbagbok ez zituen emaitzak ontzat jo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.