Laurent Gbagbo nazioarteakhauteskundeetako galtzailetzat jotzen badu ere, Boli Kostako presidentetza uzteari uko egiten dio, eta indar erakustaldiak egiten jarraitzen du. Atzo, zibilen kontra egin zuen Abidjango merkatu batean, Nazio Batuen Erakundeak salatu duenez.«Gbagboren segurtasun indarrek kuartel batetiktiro egin dute, eta ehunka biktima eragin dituzte, hildakoak eta zaurituak», azaldu du erakundeak.
Aste hau bereziki gogorra izaten ari da, ehundik gora hildako baitaude dagoeneko, gehienak zibilak. Amnesty Internationaleknazioarteko indarrei presioa egiteko eskatu die zibilen kontrako erasoak geldiarazteko.
Boli Kostan dozenaka hil eta zauritu izan dira eraso batean
Abidjango merkatu batean Gbagboren segurtasun indarrek zibilen kontra egin dutela salatu du NBEk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu