Boli kosta

Boli Kostan duten asmo bakarra "frantziarren segurtasuna bermatzea" dela dio Chiracek

Frantziako Armadak asteburuan Boli Kostan egin dituen ekintzen xede bakarra "frantziarren segurtasuna bermatzea" izan dela adierazi du gaur Jacques Chirac Frantziako presidenteak, eta etorkizunera begira ere asmo soil hori dutela nabarmendu du, hau da, Afrikako herrialde hartan dauden Frantziako herritarrak babestea. Boli Kostako presidente Laurent Gbabgok, berriz, "lasaitasunerako" deia egin die herritarrei. Izan ere, bart gauean Frantziako herritarren eta herrialde hartako interesen kontrako erasoak izan dira.

2004ko azaroaren 8a
13:14
Entzun
Joan den ostegunean Gbabgo presidentearen indarrek Indar Berriak taldeko erreboltariekin zuten su-etena hautsi zuten, eta borrokak piztu ziren berriro. Gatazka giro horretan, Boli Kostako Aire Armadak bederatzi militar fantziar eta zibil estatubatuar bat hil zituen larunbatean. Ekintza horren mendekua hartzeko, Boli Kostako Aire Armadari eraso egin zioten frantziarrek kalte handiak eraginez.

Boli Kostako herritarren haserrea piztu zuen Frantziako Armadaren esku-hartze horrek, eta, ondorioz, militarren zein Afrikako herrialde hartan bizi diren frantziarren kontrako erasoak izan dira azken orduetan.

Jacques Chirac Frantziako presidenteak gaur adierazi du Boli Kostan egin dituzten ekintzen helburu bakarra "Frantziako herritarren segurtasuna bermatzea" dela, eta hala izango dela etorkizunean ere.

Laurent Gbabgok Bolikostako presidnteak, berriz, "lasaitasunerako" deia egin du. Zenbait iturriren arabera, jende talde handia bildu da Gbabgoren egoitzaren atarian, eta frantziarrekin gogor izateko eskatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.