Boli Kostan erasoak egin dituzte berriz ere
ABIJAN. Alassane Ouattara Boli Kostako presidenteak eraso egin die Lauren Gbagboren miliziei. Izan ere, oraindik Gbagboren aldeko mertzenarioak daudela jakinarazi dute, eta horiek herritarrei lapurretak egiten dizkietela. Erasoaldiak ordena publikoa berrezartzeko helburua duela azaldu dute. Azken hilabeteotan mila lagunetik gora hil dira liskarretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu