Boli Kostara itzuliko dira Afrikako hainbat agintari
LAGOS. Herenegun joan ziren Boli Kostara Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Elkartekoordezkariak, sinatu zuten ultimatum akordioaren berri ematera Laurent Gbagbori, jarduneko presidenteari. Kargua uzten ez bazuen esku-hartze militarra agindu zioten, baina atzo beste aukera bat ematea erabaki zuten, eta urtarrilaren 3an joango dira krisiari irtenbidea ematen saiatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu