Boli Kostaren inguruko estatuek bi bilera garrantzitsu eginen dituzte gaur. Alde batetik, ECOWAS Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Elkarteko buru militarrak Nigerian bilduko dira, Gbagbo boteretik kentzeko esku-hartze militarra aztertzeko.
Bertzalde, ECOWASko hiru ordezkari —Benin, Sierra Leona eta Cabo Verdeko presidenteak— Laurent Gbagbo Boli Kostako jarduneko presidentearekin batzartuko dira, elkarteak ortziralean egindako bileraren berri eman, eta agintea utz dezala eskatzeko. Hain zuzen ere, Gbagbo bidaltzeko asmoz, Alassane Ouattara oposizioko buruaren aldekoek greba orokorra hasi zuten atzo.
Boli Kostaren inguruko herriek esku-hartze militarra aztertuko dute
Ouattara oposizioko buruaren aldekoek greba orokorra hasi dute, Gbagbo agintetik bidaltzeko asmoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu