Evo Morales Boliviako presidenteak lortu du helburua: ostegunean gose grebari ekin zion, Kongresuari Hauteskunde Lege berritua onar dezala "exijitzeko", eta honek gaur onartu du.
"Historikotzat" jo du Kongresuak onartutako erabakia Moralesek. Boliviako buruak Hauteskunde Legearen onarpena behar du abenduaren 6rako boz orokorrak deitzeko. Hori erdietsita, bukatutzat eman du protesta. Boliviako presidenteak pasa den ostegunean gose greba hasi zuenetik babesa eman dienei bere "begirunea eta mirespena" adierazi die.
Atzo Hauteskunde Auzitegi Nazionalak errolda biometrikoa osatzea onartu zuen. Proposamena Moralesek berak egin zuen, asteburuan, oposizioak jarritako baldintzak gainditzeko asmoz. Honek argudiatzen zuen egungo errolda ez dela zehatza eta akatsek presidenteari egiten diotela mesede. Ondorioz, auzitegiaren oharra begi onez ikusi du oposizioak ere.
Presidenteak gizarte mugimenduetako mila bat kiderekin batera hasi zuen protesta.
Ostiralean Nazio Batuen Erakundeko (NBE) batzar nagusiak elkartasun gutuna bidali zion Moralesi. Horretaz gain, hark "behartsuenen alde" egiten duen lana goraipatu zuen NBEk, "erabateko konpromisoa baitu".
MunDUA
Boliviako Kongresuak onartu du Hauteskunde Lege berritua, Evo Moralesek gose greban eskatu ondoren
Ondorioz, Boliviako presidenteak abenduaren 6rako deitu ahal izango ditu boz orokorrak, eta bukatutzat eman du ostegunean hasitako protesta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu