Abortuari buruzko lege proiektuaren gainean eztabaidatzea erabaki du Boliviako Legebiltzarrak, eta puntuetako bat emakumeek abortatzeko duten eskubideari buruzkoa izango da. Hala ere, ez da bakarra: prebentziorako eta heziketarako politikak jasotzen ditu egitasmoak, eta nerabeen artean egiten diren legez kanpoko abortuen praktikak eta heriotzak saihesteko moduak ere bai. Zabaldua dago abortua gazteenen artean, eta asko hiltzen dira modu txarrean egiteagatik. Urtebetetik hiru urte bitarteko kartzelarekin zigortzen da abortua.
Eskuineko diputatu batzuek eztabaida hasi aurretik esan dute ez dutela parte hartuko, eta Eliza katolikoak horren kontra egiteko deia egin du.
Boliviako Legebiltzarrak abortua legeztatzea aztertuko du
Gobernuz kanpoko erakundeek egindako proposamena eztabaidatzeari uko egin dio eskuinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu