Bolivia

Boliviako presidenteak dimisioa aurkeztuko du

Carlos Mesa Boliviako presidenteak bart iragarri zuenez, gaur bere dimisioa aurkeztuko du Kongresuan. Hidrokarburoen legeak sortu du gatazka. Boliviako Gobernuak ez du egoki jotzen lege hori, eta beraz, ez du onartu, baina Kongresuko diputatu sozialista Evo Moralesek protestak iragarri ditu gaurko, eta bideak ixteko asmoa azaldu. Mesak esan du, bera ez dagoela prest horrela gobernatzeko. Iragarpena egin eta berehala, Mesaren jarraitzaileak kalera atera ziren, dimisioa ez aurkezteko eskatuz.

2005eko martxoaren 7a
16:24
Entzun
Carlos Mesak esan du ezin duela sektoreen "zorakerien arabera" gobernatu, eta beraz, utzi egingo duela bere presidente kargua, Kongresuak hala onartzen badu. Mesak dionez, "ezin da onartu" Moralesek proposatzen duen hidrokarburoen legea.

Kargua utziko zuela iragarri eta berehala, bere jarraitzaileek babesa azaldu zien Mesari. Kalera atera ziren, presidentzia ez zezala utzi eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.