Polizia iturrien arabera, bonba kloratitarekin egina zegoen, 18-20 kilo bitarte. Madrileko kale horretan enpresa ugari dago, eta haien eraikinetako kristalak hautsi ditu eztandak, lekukoek azaldu dutenez. Poliziak 500 metroko perimetroa hesitu du hasieran. Dagoenekoireki dute.
Gara -ra deitu duenak ETAren izenean ari zela esan du, eta lehertuko zen autoa Renault Express bat zela iragarri du. Auto hori atzo lapurtu zutela zabaldu du poliziak, eta bonba, auto barruan zegoen motxila batean zegoela.
Leherketa izan den lekutik gertu metroaren Suances estazioa dago. Hala ere ez zegoen inor, poliziak lekua desalojatzeko beta izan baitu.
Arin zauritutako 52 lagun
Leherketak gutxienez 52 lagun kaltetu ditu: larrialdiko mediku zerbitzuek argitu dutenez haietatik bostek zauri arinak zituzten, eta, osterantzekoak, zarata handiak eragindako entzumen arazoak eta nerbio krisiak.
Zauri arinak dituztenen artean, inguruetako enpresetako langileak dira hiru. Batek ubeldura toraxikoa du, eztandaren eraginez. Inguruan dagoen Opel enpresako bi lagun ere zauritu dira. Enpresakozaintzaileak zauriak ditu buruan eta arupegian, eta hango komertzialak belaunetan, eskuetan eta aurpegian.
Atentatua
Bonba-auto bat leherrarazi dute Madrilen, ETAren izenean ari zen batek abisu eman ostean
9:30ak pasatxoan bonba-auto bat lehertu da Madrilen (Espainia). Mediku zerbitzuek 52 lagun hartu dituzte: bost zauri arinekin, eta gainerakoak entzumen arazoekin eta nerbio krisiekin. Rufino Gonzalez kaleak Alcala kalearekin bat egiten duen lekuan izan da leherketa. Poliziak lekua hesitua eta jendez hustuta zuen. Ezezagun batek 'Gara'-ra deitu du 8:45ean, ETAren izenean deitzen zuela, eta 9:30ean Madrileko Rufino Gonzalez kalean bonba-auto bat lehertuko zela esanez. Esandako orduan lehertu da bonba-autoa —poliziaren arabera, bart lapurtutako Renault Express bat—. Polizia iturrien arabera, 18-20 kilo lehergairekin eginda zegoen bonba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu