iraken okupazioa
Bonba auto bat leherrarazi eta gutxienez 10 lagun hil dituzte Bagdaden
Bagdadeko 'gune berdea' deiturikoan bonba auto bat leherrarazi dute gaur, eta gutxienez 10 lagun hil eta 40 zauritu dituzte. 'Gune berdea' AEBetako indarrak dauden lekuari deitzen zaio, eta azken aldian egin diren atentatuak leku horretan izan dira. Hildakoen artean zibil ugari dago, antza denez, 'gune berdera' sartzeko zain zeudenak. Irakeko gobernuburu Iad Alaui atentatua izan den lekura joan da, eta esan duenez, hildako 3 Guardia Nazionaleko kideak ziren, eta beste zazpi zibilak.
Leherketa han goizeko bederatziak zirenean gertatu da (hemen 05:00ak). Ordu horretan, jende ugari joaten da gune berdera. Gunerako sarrera batean leherrarazi dute autoa, jendeak autobusa hartzen duen lekutik oso gertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu