Kirkukeko atentatuari dagokionez, Guardia Nazionalaren egoitzaren atarian kontrol postuak zeuden, baina, hala ere,bonba-autoa gidatzen zuen ekintzaileak hesi guztiak gainditzea eta lehergailua zartaraztea lortu du. Autoa leherrarazi duen lekuan Irakeko Poliziako kide izateko izena eman zain zegoen jendea bilduta.
Irailaren 4an gaurko erasoaren oso antzeko beste bat egin zuten Kirkukeko Polizia Akademiaren aurka. 17 pertsona hil ziren ordukoan.
Irakeko Poliziaren egoitzak eta erreklutamendu guneak erresistentziaren jomuga ohikoa dira.
Irak
Bonba-auto batek 23 lagun hil ditu Kirkuken; Bagdaden leherketa handi bat izan da
Irakeko Guardia Nazionalaren erreklutatze zentro baten aurka bonba-auto bat leherrarazi du ekintzaile suizida batek Kirkuken, eta gutxienez 20 lagun hil dira eta 15-20 dira zaurituak. Iraken mendeko Kurdistango hiria da Kirkuk, Bagdad hiriburutik 255 bat kilometro iparraldera dago. Hain justu, Bagdaden, aireportura joateko errepidean, leherketa handi bat gertatu berri da. Poliziako iturrien arabera, AEBetako Armadako konboi baten aurkako erasoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu