Irakeko okupazioa

Bonba-auto batek gutxienez zazpi lagun hil ditu Bagdadeko 'eremu berdean'

Ekintzaile suizida batek bonba-auto bat leherrarazi du Bagdadeko 'eremu berdearen' sarreran, hau da, Irakeko behin-behineko Gobernuaren zein AEBek gidatutako koalizioaren egoitza nagusiak dauden eremuan. Eztandaren ondorioz, gutxienez zazpi lagun hil dira, lehen informazioen arabera, ekintzailea bera eta sei zibil irakiar. Horrez gain, AEBetako Armadak Faluja hiria bonbardatu du, erresisentziak atzo handik urre zazpi marine hil zituela eta.

2004ko abenduaren 13a
14:33
Entzun
Goizeko bederatziak (zazpiak Euskal Herrian) inguruan jazo da Bagdadeko 'eremu berdean' leherketa, 'enpresarioena' esaten dioten sarrerako poliziaren kontrolgunearen ondoan. Izan ere, Irakeko behin-behineko Gobernuak eta Koalizioak kontratatutako langileak gune horretatik sartzen dira 'eremu berde' babestura.

Eztandak gutxienez zazpi hildako utzi ditu: bonba-autoa gidatzen zuen ekintzaile suizida eta beste sei lagun. Sei horiek zibil irakiarrak dira iturri ofizialen arabera. Halaber, 19 dira zaurituak.

Bonbardaketa Falujan

Bagdaden ez ezik, hiriburutik mendebaldera dagoen Faluja hirian ere gatazkatasu hasi da goiza: AEBetako Armadak bonbardatu egin du. Izan ere, handik hurbil, Al Anbar probintzian bertan, erresistentziak Estatu Batuetako zazpi marine hil zituen atzo, eta ekintza horren aurkako erreakzioa izan da gaurko bonbardaketa. Faluja 'triangelu sunita' esaten dioten eremuko hirietako bat da; hain zuzen ere, Saddam Husseinen aldeko erresistentzia oso indartsua delako esaten diote eskualde horri 'triangelu sunita'.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.