Mundua

Bonba bat aurkitu dute Erromako metroan

Lehergailu teknikariak lehertzeko prest ote dagoen ikertzen ari dira, eta ingurua, bitartean, hustu egin dute.

2010eko abenduaren 21a
15:26
Entzun
Gaur goizeko 10:00ak inguruan bonba bat aurkitu dute Erromako metroan. Italiako agintariek jakinarazi dutenez, gidari batek aurkitu du, eta horren ondoren, inguruak ikertzeari ekin dio Poliziak. Ingurua hustu egin dute, baina bonba agertu den metroa, B linea, ez da eten.

Lehergailu teknikariak bonba lehertzeko prest ote dagoen ikertzen ari dira, edo besterik gabe lehertzeko gaitasunik gabeko bonba bat ote den. "Datozen orduetan jakingo dugu zer den", esan du Gianni Allemanno Erromako alkateak.

Agintariek jakinarazi dutenez, metroko gidariak kaxa batetik kable batzuk ateratzen zirela ikusi du, eta berehala Polizia eta suhiltzaileak ohartarazi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.