Irudia. Grezia
BONBA BAT LEHERRARAZI DUTE ATENASEN
Atenasko auzitegi baten aurka motor-bonba bat zartarazi dute. Leherketan ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak izan dira. Izan ere, motorrak eztanda egin baino 40 minutu lehenago telefonoz abisatu dute, eta Poliziak eraikina hustu ahal izan du. Inork atentatua bere gain hartu ez badu ere, Poliziak uste du bonbaren atzean dagoela Su Guneen Konspirazioa talde erradikala, iraganean ere antzerakoak eginak baititu. Iragan azaroan atentatu uholde bat jasan zuen Greziak: hamalau bonba bidali zituzten Atenasko hainbat enbaxadatara. Talde horri egotzi zizkioten ekintza horiek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu