Derry (Ipar Irlanda) erdialdeko udal bulego batean bonba bat lehertu dute bart, baina ez da inor zauritu. Poliziak aurretik ikusi du lehergailua; dena dela, ezin izan du indargabetu.
Joan den urtarrilean ere erasoa jaso zuen udal bulego hark. Hain zuzen, Derry 2013ko Erresuma Batuko kultur hiriburu izateko hautagaitzako bulegoa da. Hautagaitza horren kontra dauden irlandar abertzale batzuen talde batek hartu zuen bere gain erasoa, Ipar Irlanda ez dutelako Erresuma Batuko herrialdetzat jotzen.
Mark Durkan SDLP alderdi sozialdemokrata eta laboristako legebiltzarkideak atentatua salatu du, eta esan du erasogileek "Derryrekiko mesprezua" agertu dutela berriz ere.