munDUA

Bonba bat lehertu dute Italiako armadaren kontra, Milanen

Bi lagun zauritu dira: atentatuaren egilea -ez da italiarra- eta militar bat. Italiako Polizia erasoa zer dela-eta izan den jakin nahian dabil.

2009ko urriaren 12a
14:19
Entzun
Gizonezko batek indar txikiko bonba lehertu du gaur Milanen, Italiako armadaren kuartelaren aurka, eta bi lagun zauritu egin dira. Hain zuzen, hura da zaurituetako bat eta larri dago. Bestea, berriz, zaintze lanak egiten ari zen militar bat da -zauri arinak eduki ditu-.

Iturri ofizialek diote atentatuaren egilea ez dela italiarra eta, ustez, lehergailua etxean egindakoa zela.

Goizeko zortziak aldera izan da erasoa. Eraikinak ez du kalte handirik jaso.

Italiako Polizia gertaera ikertzen ari da, zer dela-eta jazo den jakin nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.