Thailandia

Bonba bat zartarazi eta gutxienez 27 lagun hil dituzte Bangkoken

Santutegi baten aldamenean leherrarazi dute bonba. Dozenaka zauritu daude.

Bonba lehertu ondoren, hainbat familia euren senideen bila ari dira. RITCHIE B. TONGO, EFE
2015eko abuztuaren 17a
08:38
Entzun

Lerro hauek idazteko unean ez zegoen argi zenbat hildako eragin zituen Bangkokeko erdigunean zartarazitako bonba-autoak. Baina lehen informazioen arabera, gutxienez 27 dira hildakoak -tartean lau atzerritar- eta dozenaka zaurituak. Momentuz ez dago atentatua bere gain hartu duenik.

Thailandiako hiriburuko Erawan santutegian leherrarazi dute ustez motozikleta batean kolokatutako bonba. Turista ugari ibiltzen diren krimenaren eremua hiriaren erdigunean dago kokatuta. Bertako Poliziak blokeatu egin du eta ingurune hartatik urruntzeko deia luzatu du.

Lehergailu-teknikariek gutxienez beste bi bonba desaktibatu dituztela jakinarazi du Bangkok Post egunkariak bere Twitterreko kontuan, eta Poliziak lehergailu gehiagoren bila jarraitzen du.

Thailandiako Gobernuak erasoa salatu du, "Asiako herrialdearen ekonomiarekin eta turismoarekin amaitu" nahi duela argudiatuz.  "Ekonomia eta turismoa suntsitu nahi dituzte, turistak ibiltzen diren eremuaren bihotzari eraso egin diotelako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.