Poliziako iturrien arabera, litekeena da hurrengo orduetan hildakoen kopurua handitzea, zaurituetako batzuk larri baitaude, eta, gainera, gerta baitaiteke eraikinaren hondakinen artean oraindik gorpuak egotea. Erreskate taldeak lanean ari dira.
Eguerdiko ordubatean gertatu da leherketa (06:00 Euskal Herrian), Jolo hiriko erdiguneko kontsumitzaileen kooperatiban, bi solairuko eraikin batean.
Erasoaren ondoren "susmagarri" bat atxilotu dutela agertu dute polizia iturriek. Atentatua ez du oraindik inork bere gain hartu, baina agintarien arabera, Abu Sajaf talde islamistak egin du. Al Kaedarekin lotzen dute erakunde hori, eta Filipinetako uharte horretan izandako atentatuak behin baino gehiagotan egotzi dizkiote.
Mundua
Bonba batek gutxienez bederatzi lagun hil ditu Filipinetako Jolo uhartean
Jolo uharteko hiriburuan indar handiko lehergailu bat zaratarazi dute kontsumitzaileen kooperatiba batean, eta leherketak gutxienez bederatzi lagun hil ditu eta hogei bat dira zaurituak. Atentatua ez du oraindik inork bere gain hartu, baina Filipinetako agintariek Abu Sajaf talde islamistari egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu