Mundua

Bonba mehatxu faltsu baten ondorioz itxi egin dute Erromako aireportu bat

2006ko azaroaren 21a
12:15
Entzun
08:55ean dei anonimoa jaso dute Erromako Ciampino aireportuan, eta hegazkin batean lehergailu bat zegoelad esan du deitzaileak. Badaezpada, behin-behinean itxi egin dute aireportua, eta Fiumicino aireportura bideratu dituzte zenbait hegaldi. Beste batzuk aireportuaren inguruan biraka ibili behar izan dute lurrartzeko baimena jaso arte.

Italiako Poliziako artezilariek aireportuan ziren hegazkin guztiak miatu dituzte. Ez dute ezer aurkitu, eta deitzaileak gezurra esan duela ondorioztatu ondoren, berriro ireki dute aireportua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.