Johnsonek, alderdikideekin hitz egin ostean, ondorioztatu du bera ez dela egokiena Erresuma Batuko lehen ministro izateko. Hori esan die gaur komunikabideei, guztien harridgarri. Izan ere, prentsaurrekoan hautagaitza aurkeztuko zuela espero zen.
52 urte ditu Johnsonek eta buru-belarri aritu da brexit-aren aldeko kanpainan. Orain, Erresuma Batutik ateratzea erabakita, herrialdea "batu" behar dela uste du, eta esan du agintari berriak "itxaropena eta anbizioa" transmititu behar dituela.
Michael Gove Justizia ministroak, berriz, hautagaitza aurkezteko asmoa azaldu du. Gove, hain zuzen, Johnsonekin batera aritu zen Erresuma Batutik ateratzeko kanpainan. Theresa May Barne ministroak ere jakinarazi du aurkeztuko dela.