GALIZIA

Borja Martin Gomez preso galiziarra hilik topatu dute A Lamako espetxean

Urkatuta aurkitu zuten bere gelan, ostiralean.

2015eko martxoaren 10a
12:17
Entzun

Eguerdian topatu zuten haren gorpua, eta El Faro de Vigo egunkariak lehen ikerketak aipatuz argitaratu duenez, ez dago zantzurik haren heriotzean beste inork parte hartu zuela ondorioztatzeko.

Lahaine.org atariak zalantzan jarri du bertsio hori, ez baitute uste bere buruaz beste egiteko asmorik zuenik. Lehen graduan zegoen preso Martin Gomez. Webgune horrek azaldu duenez, preso "errebelde eta aldarrikatzailea" zen, eta sarri aldatzen zuten espetxez, kartzela berri batera heltzean gainerako presoak baraualdiak egitera deitzen baitzituen.

Atari berak gogorarazi du A Lamako espetxean hil zela iazko apirilean Eugenio Garcia Serrano presoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.