Pakistango armadaren eta ekintzaile talibanen artean borroka gogorrak jazo dira herrialdearen ipar-ekialdean, Kurram eskualdean. Talibanek Poliziaren kontrol gune bati eraso egin ondoren piztu dira liskarrak. Armadako buruzagi batek azaldu du erasoa geldiarazi dutela, baina, gutxienez, zortzi soldadu hil dituzte.
Armadak gogor erantzun du, eta 30 eta 40 miliziano inguru hil dituztela adierazi dute, eta beste hainbat zauritu dituztela. Eskualde horretan maiz gertatzen dira liskarrak, baina, armadako iturriek jakinarazi dute azkenaldian gobernua eta talibanak negoziatzen ahalegintzen ari direla.
Borroka gogorrak jazo dira Pakistanen
Armadaren eta ekintzaile talibanen arteko liskarretan, 40 lagunetik gora hil dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu