Ekialde Hurbila

"Borrokak amaitzeko konpromisoa" hartu arren, indarkeria kasu ugari izan dira azken orduetan Ekialde Hurbilean

PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek eta Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak borrokak amaitzeko konpromisoa hartu zuten atzo Sharm-el-Sheikheken (Egipto). Hala ere, Israelgo armadak hainbat eraso egin ditu bart iluntzean Gazan eta Zisjordanian. Tubas hirian (Zisjordania) Israelek Atba Abu Nasariya atxilotu eta bere etxean txikizioak egin dituzte. Gainera, hiriko hainbat etxebizitza hustu dituzte, armen bidez. Jan Yunis hirian, Gazaren hegoaldean, Israelgo armadak Adel al Duyi gaztea atxilotu dute. Bestalde, Israelgo soldaduek palestinar bat larri zauritu dute, tiroz.

2005eko otsailaren 9a
16:21
Entzun
Indarkeria kasurik larriena Gaza hegoaldean izan da. Hamaseko ekintzaile bat hil da, bonba bat maneiatzen ari zela. Hildako ekintzailea Hasan Al-Allami da, eta 31 urte zituen.

Abbas Hamasekin bilduko da gaur, Gazan

Mahmud Abbas Hamas erakunde palestinarrarekin bilduko da gaur arratsaldean. Abbasek eta Ariel Sharonek borrokak amaitzeko konpromisoa hartu zuten atzo. Aldi berean, ordea, Israelek preso palestinar guztiak askatu ezean, ez zutela "barealdia" errespetatuko ohartarazi zuen Hamasek. PANeko ordezkariek jakitera eman dutenez, helburua "Hamasek ere su-etena errespetatzea da". Hamasek adierazi duenez, "Abbasek proposatutako barealdia ez onartzeak ez du esan nahi erasoak egingo ditugunik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.