Ekialde Hurbila

Borrokak berriro PANeko segurtasun indarren eta Hamasen artean

Borrokak izan dira berriro Gazan, PAN Palestinako Aginte Nazionalko segurtasun indarren eta Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduko kideen artean. Elkarri tiroka bili dira PANeko Polizia eta Hamaseko militanteak. Atzo Hamasek berriro meniari heltzea erabaki ondoren gertatu dira enfrentamendu hauek.

2005eko uztailaren 19a
11:49
Entzun
Nazioarteko hainbat albiste agentziak zabaldu dutenez, Israelen aurkako erasoak berriro ere bertan behera uztea erabaki zuen atzo Hamasek. Halaber, PANen aurkako "adierazpen gatazka" etetea, eta palestinarren Barne ministro Nasser Jusefen lehen ministroaren dimisioa eskatzeari uztea.

Nolanahi ere, PANeko segurtasun indarren eta Hamaseko kideen arteko borrokekin esnatu da goiza Gazan. Lekukoen arabera, Hamasen bi ikerketa zentrori su eman diote gaur goizean, eta hori izan da borrokak hasteko txinparta. Elkarren kontra tiroka ibili dira palestinarren Polizia eta Hamaseko militanteak, eta, halaber, batzuen eta besteen ibilgailuak erre dituzte. Tiroketetan sei pertsona zauritu dira.

Joan den aste amaieran oso borroka gogorrak izan ziren bi talde horien artean. Borroka horietan bi lagun hil ziren tiroketek harrapatuta, biak adingabekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.