SUDAN

Borrokak gelditzeko eskatu eta segurtasun neurriak handitu ditu presidenteak

Agentziak
KHARTUM
2005eko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Herrialdeak bizi duen indarkeria oldea gelditzeko deia egin zuen atzo Omar Hassan al-Bashir presidenteak. Sudango presidenteorde eta hegoaldeko gerrillaren buruzagi ohi John Garang joan zen larunbatean hil zen, bere helikopteroa lurrera erori zenean.

«Gatazka bultzatzen dutenek ireki nahi dituzte zauriak ixteko eskatzen dizuet», eskatu zien Omar Hassan al-Bashir presidenteak telebistan egindako agerraldian. Anartean, segurtasun eta aginpideko neurriak hartzeko, herritarren biziak zaintzeko eta haien etxeak eta ondasunak babesteko agindu zien Sudango presidenteak eskualdeetako agintariei. Presidentearen agerraldiaren aurretik, baina, borroka gehiago izan ziren atzo Khartumgo kaleetan. Sudango Herri Askatasunerako Mugimenduaren (SPLM) milaka jarraitzaileak haserre daude, Garang hil egin zutela uste dutelako. Ondorioz, herritarrek dendak eta etxebizitzak suntsitu dituzte, segurtasun neurriei aurre eginez. SPLMk gertakari hori argitzeko, nazioarteko ikerketa bat egiteko eskatu zuen atzo Erakunde horretako buruzagia zen Garang bera ere. Ikerketa batzorde horretan Nazio Batuen Erakundeko, Ameriketako estatu Batuetako, Erresuma Batuko etaKenyako ordezkariak egotea espero zuela nabarmendu zuen Pagan Amun Sudango Herri Askatasunerako Armadako buruzagiak

Gurutze Gorriaren datuak

Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen arabera, gutxienez 84 lagun hil dira istripuez geroztik izandako borroketan. Gorpuak hiriburuko erietxean daudela azaldu zuen erakundeak. Gobernuko iturrien arabera, ordea, 70 dira hildakoak.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, astearte gauean beste 20 pertsona hil ziren. Liskarretan zauritutakoak, berriz, 300tik gora lirateke. NBEko idazkari nagusi Kofi Annanek ere lasai egoteko eta borrokak bukatzeko eskatu zien herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.