Aspaldi ez bezalako borroka gordinak piztu dira Somalian; milizia islamikoetako gerrillariek Somaliako trantsizio gobernuren eta Etiopiako armadaren kontra egindako borrokek Muqdishu hiriburua tentsioz bete dute. Gutxienez 21 lagun hil dira, eta erietxeak zaurituz beteta daude, baina haiek artatzeko aski baliabide ez dute lekurik gehienetan. Borrokak Muqdihsun Defentsa Ministerio ohiko egoitzaren kontra egindako erasoarekin hasi ziren atzo. Berehala zabaldu ziren.
Zenbait lekukoren arabera, aspaldi ez bezalako gorrotoarekin ari dira bi aldeak oraingoan. Milizia islamikoetako ekintzaileek hildako soldaduen hilotzak Muqdishu erdira eraman dituzte, arrastaka, eta burla eta arbuio keinu artean hantxe laga dituzte. Erasoetan oso gogor jokatu dute; zenbait soldadu bizirik erreta hil dituzte.
Egoeraren larritasunaz jabetuta, Somalian dauden Afrikako Batasuneko buruzagiek tropa gehiago eskatu dituzte. Egun 1.500 baino ez daude, eta ez dira gai Somaliako tentsio handia baretzeko.
Borrokak gordindu, eta gutxienez 21 lagun hil dira Somalian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu